Irudikatu zure lekua munduan. Zure ikastola Donostian.
Santo Tomas Lizeoan, hezkuntza integrala, kirola eta ikastolaz kanpoko ekintzen aniztasunaren bitartez, nor bere burua hazteko lekua eskaintzen dugu.
Filosofia
Hezkuntza eredua
Gure historia
Orientazioa
Bizitasunez beteriko ikastola
Ikastolan etengabeko mugimenduan gabiltza. Santo Tomas Lizeoko maila, etapa eta zerbitzu ezberdinen berri jakin nahi baduzu, jarraitu gure eguneroko bizitza. Donostia osoak izan dezala egiten ditugun gauzen berri. Murgildu gure mundu txikian!
🗺 LH4 Familien bisita 🗺
Ibilian-ibilian diziplinartekoan herrialde desberdinetara bidaiatuko dugu. 🧭
Nora joango gara? Zer behar dugu? 🌍
Oporren aurretik Kolinskitarrak etorri zitzaizkigun Errusian bizitakoak kontatzera! Asko ikasi genuen! 🤗
Eskerrik asko familia! 🧡
#santotomaslizeoa #familiak #bidaiatzen #hezkuntza #ikastola
Apr 15
🌭 HH3 OPILTXO BETEAK 🥖
HH3koak handien jangelara joan ginen opiltxo beteak prestatzera.
A ze txorixo festa!!!
#santotomaslizeoa #hezkuntza #esperimentazioa #sukaldea #ikastola
Apr 14
🎪 ZIRKUA 🎪
LH5eko ikasleok 3, 4 eta 5 urteko ikasleei prestatutako zirku emanaldia eginez, Gorputz Hezkuntzako proiektuari amaiera eman genion 🎭.
Pailazoak🤡, akrobaziak🤸🏾, malabareak🤹🏽♀️, magia🪄... eta sorpresak🎁 izan genituen!
#santotomaslizeoa #gorputzhezkuntza #kidetzea #ikastola #donostia
Apr 10
⚽️ Costa Daurada Cup 2026 ⚽️
Oporrak aprobetxatuz Lizeoko futbol talde batzuekin Costa Daurada Cup jokatzera joan gara.
Oso giro ona izan dugu, eta eguraldiak ere lagundu du. ☀️
Eskerrik asko, denon izenean, antolaketan aritu diren guztioi. 🧡
#santotomaslizeoa #costadauradacup2026 #kirola #hezkuntza #donostia
Apr 6
🌊 LH2 ITSAS HAIZEA DABIL 🌊
Oporren aurretik, gure irakaslea eta idazlea den Junkal Lertxundik (@jnkl.50 ), Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleoi berak idatzitako "Itsas haizea dabil" ipuina kontatu zigun.
Liburutegian berarekin izan genuen saiotxoa oso interesgarria izan zen, mila esker!! 🤩
#santotomaslizeoa #haurliteratura #hezkuntza #ikastola #donostia
Apr 3
Aurten ere DBH3ko ikasleok Errealeko Fundazioko Zabaldu Begiak eta Bete Ametsak ekimenean parte hartu dugu. ✨️
@rsfundazioa
Julene Sánchez @jsomp97 ikasle ohia eta Ibon Muguerza @onearmedsurfer_ibon surflariaren esperientziak entzun ondoren joko kooperatiboak landu genituen. 🫂
Eskerrik asko guregana hurbiltzeagatik! 🔆
#santotomaslizeoa #rsfundazioa #hezkuntza #ikastola #donostia
Apr 2
🏃🏼 LH5 Antiguako Korrika Txikian 🏃🏽♀️
5.mailako ikasleok atzo goizean Antiguako Korrika Txikian parte hartu genuen.
Zeinen ederra den auzoko beste eskolekin batera euskararen alde aritzea!!
Tipi tapa tipi tapa KO RRI KA!! 🧡
#santotomaslizeoa #korrikatxikia #24korrika #euskara #ikastola
Mar 28
🍰 LH3 Bizkotxo lehiaketa 🥧
Erronkako gure proiektuari amaiera emateko bizkotxo lehiaketa antolatu dugu hirugarren mailan. Ikaragarri goxoak zeuden guztiak, artista paregabeak!!
Hemen gela bakoitzeko irabazleak.
Zorionak!!
#santotomaslizeoa #bizkotxolehiaketa #hezkuntza #ikastola #donostia
Mar 27
🧡🏃🏾 KORRIKA TXIKIA IKASTOLAN 🏃🏼♀️💜
Ederki ospatu genuen atzo Korrika Txikia gure ikastolan! 🔆
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleok lekukoa Lizeoan zehar eraman genuen.
LIZEOA ERE EUSKARAREN ALDE 👏🏽🧡
Gora Euskara eta Gora Korrika!!
#santotomaslizeoa #24korrika #euskara #ikastola #donostia
Mar 26
🏃🏼♀️🏃🏾♂️ KORRIKA 🏃🏾🏃🏻♀️
Gaurkoa benetan ederra izan da! 🧡
@axularlizeoa eta @ekintzaikastola -ko kideekin batera euskararen alde aritu gara 1.753Km-an!
Eskerrik asko parte hartzaile, ikusle eta antolatzaile guztiei! Gora Korrika eta gora euskara!!
@aek_korrika
@donostiaaek
@antiguako_aek
LIZEOA ERE EUSKARAREN ALDE 🔆
#santotomaslizeoa #24korrika #euskara #ikastola #donostia
Mar 25
🏃🏼♀️🏃🏾♂️ BADATOR KORRIKA 🏃🏾🏃🏻♂️
Lizeoak ere badu bere @aek_korrika -ko kilometroa!! 🧡💜
🫱🏿🫲🏼 1.753
📆 Martxoak 25
⏰️ 12:34
📍 Karmelo Etxegarai kalea (J.Mª Sert Plaza 2)
Bertan elkartuko gara!!
Lizeoa ere euskararen alde!! 🔆
@donostiaaek @antiguako_aek
#santotomaslizeoa #24korrika #hezkuntza #euskara #ikastola
Mar 24
LH2ko ikasleak lanbide desberdinak ezagutzen aritu gara eta ikastolako jangela eta sukaldea ezagutzeaz gain, sukaldari eta jangelako begiraleen lana ezagutu ditugu.👨🏻🍳👩🏼🍳 🍴
#santotomaslizeoa #sukaldea #hezkuntza #ikastola #donostia
Mar 23
Kaixo! Zalantzarik baduzu?
Informazio gehiago behar?
Atsegin handiz lagunduko dizugu!




